Nor gara?

Etorkizuneko teknologia dakargu zuretzat.

Helburu argi batekin lan egiten duen lantaldea gara: soluzio berritzaileak eskaintzea energia-efizientziaren alorrean. Industriaren eta erakundeen premien araberako hardware- eta software-osagaiak diseinatu, fabrikatu, merkaturatu eta instalatzen ditugu, egikaritze-prozesuan eta saldu osteko prozesuan ere lagun eginez.

MISIOA, IKUSPEGIA ETA BALIOAK

Misioa

Energia-efizientziaren alorrean erantzun berritzaileak ematen dituen lantalde bat da Leycolan SAL: energia-kontsumoa eta instalazioen mantentze-kostuak nabarmen gutxitzen ditugu hobekuntzak eginez argiztapenean eta kontrolean, energia aurrezteko gailuak egokituz eta energia berriztagarriak ezarriz.

Ikuspegia

Erreferente izan nahi dugu energia-kontsumoa optimizatzen laguntzen duten soluzioen garapenean eta aplikazioan, gizarteari ahalik eta ingurumen-inpaktu txikiena sortzen laguntze aldera. Pertsonen bizitza hobetu nahi dugu eskura dauden baliabideak eraginkortasun handiagoz erabiliz.

Balioak

LEYCOLANen badakigu jasangarritasuna eta energia-aurreztea gure balio-proposamenaren parte izan behar duten ezinbesteko kontzeptuak direla. Horregatik, energiaren arrazoizko erabilera bultzatzen dugu, etorkizuneko belaunaldiei ondarerik onena uzteko.

LEYCOLANeko profesionalontzat, I+Gko inbertsioa eta espiritu berritzailea funtsezkoak dira merkatu globalean produktu eta soluzio original, fidagarri eta lehiakorrak eskaintzeko. Berrikuntzarekiko konpromisorik gabe, ezinezkoa izango litzateke gaur egungo gizartean ditugun ingurumen-erronka handietarako soluzioak eskaintzea.

Etikan oinarritzen gara konfiantzazko loturak ezarri eta mantentzeko, eta konpromisorik handiena eta konfidentzialtasuna bermatzen ditugu harreman profesionaletan. Onena bilatzen dugu beti gure bezeroentzat eta gure proiektu profesionalarekin konprometituta dauden eta hartan parte hartzen duten gainerako alderdientzat.