Argiteria publikoa

Led luminariak, proiektagailuak, kontrol adimenduna eta telekudeaketa

flecha

ARGITERIA PUBLIKOA

ZATOZ ERAGINKORTASUNAREN, KONTROLAREN ETA JASANGARRITASUNAREN MUNDURA

Sortu zen unetik bertatik nabarmendu izan da LEYCOLAN berrikuntzaren esparruan. 2009an, nazioartean berritasuna izan zen elementu bat garatu eta ezarri zuten erakundeko ingeniariek: kontsumoak bide publikoaren erabileraren arabera egokitzen dituzten sentsoreak dituen eta Power Line teknologia bidez kontrolatzen den led argiteria, guztia urrunetik kontrolatzen dena. Funtzionatzen jarraitzen dute proiektu horiek gaur egun.

ARGIZTAPENA ETA TELEKUDEAKETA

Teknologiarik aurreratuenak konbinatzen ditugu LEYCOLANen argiztapenaren kudeaketako premiei erantzuteko:

  • Azken belaunaldiko optikekin konbinatutako led argiteria, eraginkortasun eta efizientzia gorenak lortzeko.
  • Informazioa transmititzeko teknologia: Power Line, Bluetooth…
  • Detekzio-teknologia.
  • Luminaria bakoitza puntuz puntu kontrolatzeko gailu elektronikoak.
  • Instalazioa web bidez edo tokiko sare fidagarri eta erabilerrazen bidez telekudeatzeko sistema.
  • Argiteria-sarearen bidez beste zerbitzu batzuk ezartzea, SMART CITY kontzeptuaren testuinguruan.
  • Denboran irauteko aukera ematen dion diseinu jasangarria, osagai estandarizatu eta trukagarriei esker: ledak, optikak, driverrak…
  • Erabiltzen hasteko prest entregatzen ditugu gure proiektuak eta ingeniaritza-lanak, indarrean den araudia, laguntzen kudeaketa, legalizazioa, etab. behar bezala justifikatuta.
  • Ingurumena errespetatzen dugu: ingurune bakoitzera egokitzen dugu argia, eta, ahal den neurrian, lehendik dauden instalazioak aprobetxatzen ditugu, hondakin gutxiago sortu eta elementuen zaharkitzea saihesteko.

Argiteria publikoaren aplikazioak

Imajina ditzakezun aplikazio guztiak

LEYCOLAN sistema barrualderako eta kanpoalderako egokia da; hona hemen adibide batzuk:

  • Errepide eta bideak
  • Urbanizazio pribatuak
  • Aire zabaleko aparkalekuak eta aparkaleku estaliak
  • Kirol-instalazioak
  • Tunelak eta lurpeko pasabideak
  • Bidegorriak
  • Parke eta lorategiak
  • Industriagune eta poligonoetako kanpoaldeak

Gainera, LEYCOLAN teknologia modularra denez, inbertsioa pausoz pauso edo dena batera egin daiteke, inbertsioa bizkorrago eta erosotasunez berreskuratzeko, aurreztu den zenbatekoaren arabera.

Telekudeaketa

Zauden tokian zaudela ere, zuk kontrolatzen duzu

Kanpoaldeko argiteria urrunetik kudeatzeko sistema bat garatu dugu LEYCOLANen, edozein led luminariari aplika dakiokeena. Modu horretan, puntuz puntu monitorizatu eta kontrolatu ahal izango duzu argiteriaren instalazioa, funtzioak eta argiztapen-mailak programatzeko, pizteko eta intentsitatea erregulatzeko aginduak kudeatzeko, instalazioaren egoera ikusteko, detekzio-kopurua kontrolatzeko, mantentze-lanak programatzeko eta alarmak jasotzeko.

Gainera, LEYCOLANen aplikazioan argi-puntuak geoposizionatuta daudenez, modu intuitiboan eta erraz erabiliko du edozein erabiltzek.

Argiztapen adimenduna

GUZTIA ALDATU DA LEDAK IRITSI DIRENETIK

Filosofia konstruktiboa du LEYCOLANek: “osagai estandarizatuak erabili behar dira, denboran erraz eguneratzeko modukoak izan daitezen”.

LED COB formatuko luminariak diseinatu eta fabrikatzen ditu LEYCOLANek ,eta SMD formatua Zhaga estandarren arabera lantzen duten nazioarteko beste fabrikatzaile ezagun batzuen diseinuak merkaturatzen ditu.

Produktuak

PLC kontrol-burua Banda estua
PLC kontrol-burua Banda estua
Ordezkatzea / Retrofit argi-motorra
Ordezkatzea / Retrofit argi-motorra
PLC kontrol-nodoaBanda estua
PLC kontrol-nodoaBanda estua
Bideetarako POLI luminaria
Bideetarako POLI luminaria
Bideetarako ONA luminaria
Bideetarako ONA luminaria
Bideetarako SULKA luminaria
Bideetarako SULKA luminaria
Bluetooth bidezko nodoa
Bluetooth bidezko nodoa
Bideetarako LAN luminaria
Bideetarako LAN luminaria
Radar-detektagailua
Radar-detektagailua
iBIKE luminaria
iBIKE luminaria
CONO luminaria apaingarria
CONO luminaria apaingarria
ECA luminaria apaingarria
ECA luminaria apaingarria
ECA luminaria apaingarri alderantzikatua
ECA luminaria apaingarri alderantzikatua
ISABA luminaria klasikoa
ISABA luminaria klasikoa
Fernandina luminaria klasikoa
Fernandina luminaria klasikoa
LAN proiektagailua
LAN proiektagailua
POLO proiektagailua
POLO proiektagailua

Proiektuak