
Nazioarteko erreferente izan nahi dugu bide- eta industria-argiztapenaren kudeaketan eta efizientzian.
Hori lortzeko, gure produktu eta zerbitzuak estatuko eta nazioarteko erakunde publiko eta pribatuei hornituko dizkiegu, eta etengabe bermatuko dugu erabat gogobetetzen ditugula.
Gure helburua da modu errentagarri eta jasangarrian haztea gure produktu eta zerbitzuen bikaintasunean bermatuz: aurrezkiak eta sinpletasuna sortuko ditugu gure bezeroen argiztapenaren kudeaketan, eta balioa sortuko dugu gure enplegatu, akziodun eta gainerako interes-taldeentzat.
Erakundeko langileen segurtasuna eta osasuna babestea eta eragiten dugun ingurumen-inpaktua etengabe murriztea.
Dagozkigun legezko arauetako eskakizunak eta gainerako konpromisoak betetzen ditugu.
Etengabeko ahalegina egiten dugu gure jardueretatik erator daitekeen ingurumen-inpaktua identifikatzeko eta minimizatzeko, eta minimizatze- eta balorizatze-irizpideetan oinarritutako teknologia eta prozesuak lehenesten ditugu.
Uste dugu gure langileak direla gure baliabiderik baliotsuena. Lan-kondizio seguru eta osasungarriak ematen ditugu. Gainera, arriskuak ebaluatu eta murriztera eta osasunerako arriskuak minimizatzera bideratutako mekanismoak ezartzen dira.
Erantzukizunaren kontzeptua sustatzen dugu gure kolaboratzaileengan kalitateari, lan-arriskuen prebentzioari eta ingurumenari dagokienez. Gainera, arlo horien inguruko prestakuntza sustatzen dugu LEYCOLANek eskaintzen dituen zerbitzuekin zerikusia duten pertsona guztiengan.
Arreta jartzen diegu gure bezeroen eta gainerako alderdi interesdunen nahi eta premiei, eta bizkor eta eraginkortasunez erantzuten diegu gure ahalmenak garatuz.
Langileek kudeaketa-sisteman PARTE HARTZEA ETA KONTSULTAK EGITEA sustatzen dugu, eta zenbait ekintza jartzen ditugu martxan enplegatuen artean alderdi hauek areagotzeko: MOTIBAZIOA, PRESTAKUNTZA, etengabe eguneratzeko eta egokitzeko oinarrizko elementua baita, INPLIKAZIOA eta erakundeko kideen arteko KOMUNIKAZIOA.
LEYCOLANek bere jardueretan erabiltzen duen sistema da. Helburu eta helmugak ezartzen ditu, baita Zuzendaritzak babesten duen aldizkako ikuskatze-sistema bat ere; sistema bera eta politika hau garatzeko baliabideak esleitzen ditu Zuzendaritzak.
Sistema honetan, halaber, arauak azaltzen dira, prozedurak ezartzen dira eta gure prozesuak etengabe hobetzeko, gure langileen segurtasuna eta osasuna errespetatzeko eta ingurumen-kutsadura prebenitzeko tresnak ematen dira.
Bestalde, gure erakundeko langileei laguntzen die aurrera egiten eta LEYCOLANen arrakastaren parte izaten etengabe. Izan ere, erakunde osoak proiektu bakoitzean egiten duen lanari esker lortzen dugu gure bezeroen eta alderdi interesdunen konfiantza eta gogobetetzea.