
LEYCOLANek zenbait teknologia bateratzen ditu industriak energia-efizientziaren alorrean dituen premiei erantzuteko. Argiterian, haren kontrolean eta energia aurrezteko sistemen aplikazioan zentratzen gara.
Hauek garatzen eta ezartzen ditugu:
Erabiltzen hasteko prest entregatzen ditugu gure proiektuak eta ingeniaritza-lanak, indarrean den araudia, laguntzen kudeaketa, legalizazioa, etab. behar bezala justifikatuta.

Zure enpresarako moduko erabilera ugari
LEYCOLAN sistema lantegi eta nabe industrialen barrualderako eta kanpoalderako egokia da. Hona hemen adibide batzuk:
Gainera, LEYCOLAN teknologia modularra denez, inbertsioa pausoz pauso edo dena batera egin daiteke, inbertsioa bizkorrago eta erosotasunez berreskuratzeko, aurreztu den zenbatekoaren arabera.
Zauden tokian zaudela ere, zuk kontrolatzen duzu
Industriaren eremuan, elementu autonomoetan eta Bluetooth bidez kontrolatutako elementuetan oinarritzen dira kontrol-sistemak..
Sistema autonomoak: Modu indibidualean kontrolatzen dute luminaria bat; gai dira kanpoaldean presentzia eta argitasuna detektatzeko. Urrutiko aginte bidez edo app bidez aldatzen dira parametroak.
Bluetooth bidezko kontrol-sistemak: Sare-begian konektatzen diren eta modu zentralizatuan kontrolatzen eta programatzen diren elementuek osatzen dute. Elementu hauek daude ekosistema honetan: kontrol- eta erregulazio-nodoak, presentzia- eta argi-sentsoreak, etengailu eta sakagailuak, kontrol-pantaila, sinoptikoak, etab.
Integrazioan eta programazioan aditua da Leycolan.
GUZTIA ALDATU DA LEDAK IRITSI DIRENETIK
Bilakaera bikaina izan du teknologia honek azken urteotan.
Leycolanek hau eskaintzen du: efizientzia handiena, elementu trukagarriak dituzten ekipamenduak, itsutze kontrolatua, argiztapen doigarria…
