
Webgune honetarako sarbideak “erabiltzaile” izaera ematen dizu, eta horrek berekin dakar webgunean sartzen zaren unean www.leycolan.com atarian argitaratuta dauden baldintza orokorrak berariaz eta erabat onartzea. Horrenbestez, erabiltzaileak erabilera-arau orokor hauek irakurri beharko ditu webgune honen bidez eskainitako zerbitzuetan sartu eta haiek erabili behar baditu, baldintzak aldatu egin baitaitezke.
Testuinguru horretan, joko da “erabiltzailea” dela www.leycolan.com atarian sartu, nabigatu edo han eskaintzen diren doako nahiz kostubidezko zerbitzu eta jarduerak erabiltzen dituen eta haietan parte hartzen duen pertsona.
Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legea betez, jakinarazten dizugu hau dela www.leycolan.com webgunearen titularra:
Erabilera-baldintza orokor hauek www.leycolan.com webgunearen sarbidea, nabigazioa eta erabilera arautzen dute, baita haren edukiak erabiltzetik eratorritako erantzukizunak ere. Eduki horiek askotarikoak izan daitezke: testuak, grafikoak, irudiak, diseinuak, kodeak, softwarea, argazkiak, musika, bideoak, soinuak, datu-baseak, irudiak, adierazpenak, informazioak eta jabetza intelektualari eta industrialari buruzko estatuko legeek eta nazioarteko itunek babestutako beste edozein sorkuntza.
Zerbitzu espezifikoak erabiltzeko eta kontratatzeko baldintza bereziak ezarri ahal izango ditu Leycolan Sal; hala denean, baldintza orokor hauen aplikazioa osagarria izango da.
www.leycolan.com webgunerako sarbidea librea eta doakoa da printzipioz. Hala ere, baliteke webgunean jasotako zerbitzu eta edukietako batzuen kasuan zerbitzua edo produktua aldez aurretik kontratatu behar izatea. Halakoetan, ondorio horietarako sortutako baldintza bereziak aplikatuko dira, zeinak kontratazioaren aurretik jarriko baitzaizkizu eskura.
Erabiltzaileak zilegitasunez erabili behar ditu une oro webgune honetako zerbitzuak, baldintza orokor hauei, indarreko legediari, moralari, ordena publikoari eta Interneten oro har onartutako jardunbideei jarraituz. Erabiltzaileak bermatzen du webgune honetako formularioen bidez emandako informazioa legezkoa, erreala, zehatza, egiazkoa eta eguneratua dela. Erabiltzailearen erantzukizun esklusiboa izango da emandako informazioan edozein aldaketa dagoenean berehala Leycolan Sal-i jakinaraztea.
Erabiltzaileak ez du honelakorik egingo: birusik, programarik, makrorik eta inolako karaktere-sekuentziarik sartu webgune honetako sistema informatikoei kalte egiteko edo haiek aldatzeko; beste erabiltzaile batzuen sarbidea oztopatu baliabideak masiboki erabiliz; webgune honetan jasotako datuak atzitu publizitate-helburuetarako; webgune honetan jasotako edukiak erreproduzitu, kopiatu, banatu, eraldatu eta hirugarrenen eskura jarri; jabetza intelektuala, industria-sekretuak, kontratuko konpromisoak eta hirugarrenen ohorerako, irudirako eta intimitate pertsonalerako eskubideak urratzen dituzten ekintzak egin webgune honetan jasotako zerbitzuen bidez; lehia desleialeko eta publizitate bidegabeko ekintzak egin.
www.leycolan.com webgunean zerbitzu bat erabiltzeko eta kontratatzeko erregistratu egin behar badu, erabiltzaileak informazio egiazko eta legezkoa emateko erantzukizuna izango du. Erregistroa dela-eta pasahitz bat ematen bazaio erabiltzaileari, hura modu arduratsuan erabiltzeko eta zerbitzu horietara jotzeko pasahitza isilean gordetzeko konpromisoa hartuko du. Ondorioz, erabiltzaileek arduratu behar dute ematen zaizkien identifikatzaile eta pasahitzak zaintzeaz eta haien konfidentzialtasunaz, eta konpromisoa hartzen dute hirugarrenei ez lagatzeko, ez aldi baterako ez betiko, eta bertakoak ez diren pertsonei sarbiderik ez emateko. Erabiltzaileak pasahitza behar bezala ez erabiltzeagatik edo galtzeagatik baimenik gabeko hirugarrenek zerbitzuak legez kanpo erabiltzen badituzte, erabiltzaileak izango du horren erantzukizuna. Pasahitzak lapurtzen badizkiote, galtzen bazaizkio edo norbaitek baimenik gabe eskuratzen baditu, erabiltzailearen erantzukizuna izango da berehala Leycolani jakinaraztea, ezereztu ditzan. Leycolan Sal inola ere ez da izango baimenik gabeko hirugarrenek egindako ekintzen arduraduna, adierazitako jakinarazpen hori egiten ez duen artean erabiltzaileak.
Internet bidez www.leycolan.com webguneari borondatez helarazitako datu pertsonaltzat jotzen ez den informazio oro (barne hartuta oharrak, iradokizunak, ideiak, grafikoak, etab.) Leycolan Sal-en jabetza esklusibokoa izango da, eta harenak izango dira erabilera-eskubide mugagabeak; ez du inolako konpentsaziorik izango horregatik, ezta beste inork ere.
Leycolan Sal-ek ez ditu bermatzen www.leycolan.com webgunean jasotako zerbitzuen eta informazioaren legezkotasuna, fidagarritasuna, erabilgarritasuna, egiazkotasuna eta zehaztasuna. Horregatik, ez du zuzeneko eta zeharkako erantzukizunik erabiltzaileari webgune horrek eragindako espektatibetan eta erabilgarritasunari huts egitetik eratorritako kalte-galerei dagokienez.
Leycolan Sal-ek aitortzen du bere ahalbideen eta teknologiaren egoeraren esku dauden neurri teknikoak eta antolamenduari dagozkionak hartu dituela webgunearen funtzionamendu egokirako, baita birusik eta osagai kaltegarririk ez izateko ere. Hala ere, Interneten izaeraren ondoriozeta aurreikusteko eta kontrolatzeko modukoak ez diren ausazko beste faktore batzuen ondorioz (hardwarea, eguraldi txarra, sabotaje- eta terrorismo-ekintzak eta oro har beharrezko zerbitzuei eragiten dietenak; adibidez, argindarrari eta Interneten erabilgarritasunari), erabat ezinezkoa da guretzat % 100 bermatzea informazioaren eta eskainitako zerbitzuen jarraitutasuna, pribatutasuna eta ezaugarriak. Horregatik, Leycolan Sal-ek ezin du alderdi hauen erantzukizuna hartu: (a) www.leycolan.com webgunean jasotako eduki eta zerbitzuen jarraitutasuna eta eskuragarritasuna;(b) eduki horietan akatsik ez egotea eta izan litekeen edozein akats zuzentzea; (c) www.leycolan.com webgunean birusik edota bestelako osagai kaltegarririk ez egotea; (d) hartutako segurtasun-neurriak menderaezinak izatea; (e) www.leycolan.com webguneko segurtasun-sistemak urratzen dituen edozein pertsonak eragiten dituen kalte-galerak.
Erabiltzailea izango da arduraduna hirugarrenen aurrean pertsonalki edo bere izenean www.leycolan.com webgunera bidaltzen den edozein komunikaziori dagokionez, baita webgune horretako edukiak eta zerbitzuak bidegabe erabiltzen badira ere.
Leycolan Sall-ek eskubidea du aldi baterako eta aldez aurretik jakinarazi gabe www.leycolan.com webgunerako sarbidea eteteko, mantentze-lanak, konponketak, eguneratzeak eta hobekuntzak egiteko. Leycolan Sal-ek ez du inolako erantzukizunik www.leycolan.com webgunetik beste webgune batzuetara joateko dauden esteken helmugako webguneei dagokienez, ez baitu inolako kontrolik haiekiko. Erakundearen helburua da beste informazio-iturri batzuen berri ematea erabiltzaileari; horregatik, erabiltzaileak bere ardurapean eta webgune horien erabilera-baldintzetan jotzen du haien edukietara.
Leycolan Sall-ek ez du bere gain hartzen bere webgunean dauden eduki eta zerbitzuekin erabiltzaileek egindako erabileren erantzukizunik. Ondorioz, ez du bermatzen adierazitako eduki eta zerbitzuak erabiltzaileek erabilera-baldintza orokor hauen arabera erabiliko dituztenik, ezta modu arduratsuan erabiliko dituztenik ere.
Leycolan Sal-ek eskubidea du sarbide-baldintza orokor hauek erabat edo partzialki aldatzeko, aldaketak www.leycolan.com webgunean argitaratuz. Halaber, egokitzat jotzen dituen aldaketak egin ahal izango ditu, aldez aurretik jakinarazi gabe: edukiak eta webgunearen bidez ematen diren zerbitzuak aldatu, ezabatu eta berriak gehitu ditzake, edota webgunean aurkezten edo kokatzen diren modua alda dezake. Ondorioz, joko da erabiltzailea www.leycolan.com webgunean sartzen den unean argitaratuta dauden baldintza orokorrak daudela indarrean. Horregatik, erabiltzaileak aldian-aldian irakurri beharko ditu erabilera-baldintza horiek.
Baldintza berezietan ezarritakoa gorabehera, Leycolan Sal-ek edozein unetan eta aurretik abisatu gabe jo dezake amaitutzat, bertan behera utz dezake edo eten dezake webgune honetako edukietara sartzeko aukera, eta erabiltzaileak ezingo du inolako kalte-ordainik eskatu horregatik.
Aplikatu beharreko legedian eta jurisdikzio eskudunean gaiari buruz xedatutakoaren bidez arautuko dira Leycolan Sal-en eta erabiltzailearen arteko harremanak. Hala ere, araudiaren arabera aldeek foruren baten mende jartzeko aukera duten kasuetan, Leycolan Sal-ek eta erabiltzaileak uko egiten diote legokiekeen beste edozein foruri, eta Donostiako (Gipuzkoa) epaitegi eta auzitegien mende jartzen dira.

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa betez, jakinarazten dizugu www.leycolan.com webgunearen bidez ematen dizkiguzun datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko direla eta Leycolan Sal-en (helbidea: Zumartegi industriagunea, Erribera kalea, 4, 20170 | Usurbil —Gipuzkoa, SPAIN—) titulartasuneko fitxategi automatizatu baten parte izango direla.
Zure datu pertsonalak zure eskaerei erantzuteko erabiliko dira, eta mugarik gabe gordeko dira zure interesekoa izan daitekeen eta gure jarduerarekin zerikusia duen informazioa bidaltzeko (ohiko bideetatik eta baliabide elektronikoen bidez), harik eta aurkakoa adierazten diguzun arte. Ez baduzu informazio hori jaso nahi, info@leycolan.com helbide elektronikoan adieraz dezakezu; berehala ezereztuko ditugu zure datuak.
Halaber, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatutakoa betez, jakinarazten dizugu datu horietara irispidea izateko, haiek zuzentzeko, ezerezteko eta tratamenduari aurka egiteko eskubidea duzula. Horretarako, gutun bat bidali behar duzu, zure NANaren fotokopia batekin batera, helbide honetara: Leycolan Sal | Zumartegi industriagunea, Erribera kalea, 4, 20170 | Usurbil (Gipuzkoa, SPAIN).
Erregistro elektronikoko edozein formulariotan nahitaezkotzat adierazitako eremuren bat bete gabe utziz gero, gerta liteke Leycolan Sal ez izatea zure eskaerari erantzuteko gai.
Leycolan Sal-ek inola ere ez die bere bezero eta erabiltzaileen informaziorik eta datu pertsonalik saltzen, lagatzen, alokatzen eta helarazten hirugarrenei. Jakinarazten dizugu Leycolan Sal-ek cookieak instala ditzakeela bere sistemetan, helburu bakartzat harturik eskainitako zerbitzua hobetu eta pertsonalizatzea eta nabigazioa erraztea. Erabiltzaile anonimo bati eta ordenagailu bati bakarrik lotzen zaizkio cookieak, eta ez da baimentzen datu pertsonaletarako sarbiderik. Nabigatzaileak zure ordenagailuko disko gogorrean gordetzen dituen testu-fitxategi txiki batzuk dira cookieak. Nabigatzaile gehienek automatikoki onartzen dute cookieen erabilera, baina zure ordenagailua konfigura dezakezu cookieak jaso direla ohartarazteko pantailan; hala, zure disko gogorrean instalatzea saihestu dezakezu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu gure cookie-politika.
Erabiltzaileak bermatzen du Leycolan Sal-i emandako datu pertsonalak egiazkoak direla, eta haietan izandako edozein aldaketaren berri emateko ardura hartzen du. Erabiltzailea izango da erantzulea formularioak datu faltsuekin, ez-zehatzekin, ez-osoekin eta eguneratu gabeekin betetzeagatik, zuzenean edo zeharka, Leycolan Sal-i eta edozein hirugarreni kalterik edo galerarik sortzen bazaie. Erabiltzaileak ez du eman behar hirugarrenen datu pertsonalik baldin eta haiek ez badute aurrez adostasunik eman pribatutasun-politika honetan xedatutakoaren gainean; datu horiek sartzearen erantzule bakarra izango da.
Leycolan Sal-ek emandako zerbitzu batzuek baldintza bereziak eta aurreikuspen espezifikoak izan ditzakete datu pertsonalen babesaren inguruan; horregatik, kasu bakoitzaren baldintza partikularrak aplikatu beharko dira. Baldintza berezietan arautu gabe dagoen guztian, pribatutasun-politika honetan jasotako baldintza orokorrak aplikatuko dira modu osagarrian. 18 urtetik beherako haur eta gazteei ohartarazten zaie guraso edo tutoreen baimena behar dutela Leycolan Sal-en webgunean datu pertsonalak emateko.
Datu pertsonalak aldatzea, galtzea, tratatzea eta baimenik gabe haietara sartzea saihesteko behar diren neurriak hartu ditu Leycolan Sal-ek, une oro kontuan hartuz teknologiaren egoera, gordetako datuen izaera eta dituzten arriskuak, bai giza ekintzak eragindakoak, bai ingurune fisiko edo naturalaren ondoriozkoak. Dena den, erabiltzaileak jakin behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla menderaezinak. Kontsultatu erantzukizun eta bermeen araubidea webgune honetako lege-oharrean.

Informazioaren Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzko Legearen 22.2 artikuluan ezarritakoa betez eta Europako 2009/136/EE Direktibari jarraituz, jakinarazten zaizu gure webgunean cookieak erabiltzen direla eta horretarako baimena ematen duzu, bai ohartarazpenean berariaz onartu duzulako, bai webgunean nabigatze hutsagatik.
Erabiltzaileek webgune batean nola nabigatzen duten konparatzeko eta ulertzeko aukera ematen diguten informazio-fitxategi txiki batzuk dira; haiei esker, nabigazio-prozesua hobetu dezakegu. www.leycolan.com webguneak cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditu funtzionatzeko, saioa mantentzeko eta erabiltzaile-esperientzia pertsonalizatzeko, baita webgunearen erabilera-estatistikak lortzeko ere. Ez baduzu cookierik jaso nahi, konfiguratu zure Interneteko nabigatzailea, zure ordenagailuko disko gogorretik ezaba ditzan, blokea ditzan edo ohartarazpena jaso dezazun instalatu behar badira. Cookie-mota hauek erabiltzen ditugu:
Saio-cookieak: Erabiltzailea webgune batera sartzen den bitartean datuak biltzeko eta biltegiratzeko diseinatutako cookieak dira. Cookie iraunkorrak: Cookie hauen kasuan, datuak terminalean egoten dira biltegiratuta, eta cookiearen arduradunak definitutako denbora-tartean eskuratu eta trata daitezke.
Ezinbesteko cookieak: Cookie hauek beharrezkoak dira webguneak behar bezala funtziona dezan, eta segurtasun-iragazkiak dituzten ataletan sartzeko aukera ematen dute. Cookie horiek gabe, erabilgarri dauden zerbitzuetako asko ezingo lirateke erabili.
Nabigazio-cookieak: Bisitariek webgunea nola erabiltzen duten ikusteko informazioa jasotzen dute cookie hauek; adibidez, zer orri bisitatu diren, kargatze-erroreak...
Cookie funtzionalak: Informazioa (adibidez, zure erabiltzaile-izena, hizkuntza eta zer eskualdetan zauden) eta ezaugarri pertsonalagoak gogorarazteko aukera ematen dute cookie hauek. Adibidez, borondatez eman dituzun irizpideetan eta informazioan oinarrituz eduki pertsonalizatua eskaintzeko aukera. Testuaren tamainan, letra-tipoan eta webgunearen beste alderdi pertsonalizagarri batzuetan egindako aldaketak gogorarazteko ere erabil daitezke cookie hauek. Eskaripeko zerbitzu batzuk eskaintzeko ere erabiltzen dira; besteak beste, blog batean iruzkinak egiteko, saioa identifikatzeko, sarbide murriztuko parteetan sartzeko, eskaera bat osatzen duten elementuak gogorarazteko eta ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egiteko.
Cookie analitikoak: Erabiltzaile batek webgune edo zerbitzu bat bisitatzen duen bakoitzean, kanpoko hornitzaile baten tresna batek (Google Analytics eta antzekoak) cookie analitiko bat sortzen du erabiltzailearen gailuan. Bisitan bakarrik sortzen den cookie horrek balioko du hurrengo bisitetan bisitaria modu anonimoan identifikatzeko. Hauek dira helburu nagusiak:
Hemen duzu tresna analitiko horien pribatutasun-politikari buruzko informazio gehiago: Google Analytics
Gure webgunean cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatu nahi badituzu, hona hemen nabigatzaile nagusietarako jarraibideak: