Instalazio fotovoltaikoak

Eguzki-panelak eta autokontsumoa

flecha

Eguzkia lagun dugula, zure energia-premiak asetzeko soluzio onena bilatzen dugu

Zergatik egin instalazio fotovoltaiko bat?

  • Trantsizio energetikoaren parte izango zara, eta klima-aldaketaren aurka egingo duzu autokontsumo fotovoltaikoaren eta energia berriztagarrien bidez.
  • Argindarraren faktura txikiagoa izango da. Eguzki-plakekin energia ekoizteak 30 €/MWh-tik beherako kostua du.
  • Dirua errentagarri bihurtuko duzu. Bankuek ez dute interesik eskaintzen; instalazio fotovoltaiko batek, aldiz, % 30tik gorako IBTa eman dezake, eta urte gutxian amortizatzen da.
  • Eraikinaren balioa handituko duzu. 30 urte baino gehiago irauteko diseinatzen da eguzki-plaken instalazio bat, eta etengabeko ekoizpena eta osagaien balioaren iraupena bermatzen dira.
  • Orain da unea! Teknologia garatuta dago dagoeneko, osagaien prezioak igo egingo dira, eta gaur egun eguzki-panelak erosteko dirulaguntzak eta eguzki-energia fotovoltaikoan inbertitzeko onura fiskalak daude.

Erabiltzeko prest dauden proiektuak

Erabiltzen hasteko prest dauden proiektu fotovoltaikoak eskaintzeko ezagutza, esperientzia eta baliabideak ditu Leycolanek; zure premien arabera instalatzen ditu eguzki-panelak, berme guztiekin.

  • Aurretiko azterketa pertsonalizatua: Zure eguzki-energia fotovoltaikoko proiektuaren inguruko alderdi teknikoak, legezkoak eta finantzarioak ebaluatuko ditugu zurekin batera.
  • Kontsumoen azterketa energetikoa Inbertsioaren eta aurrezkiaren arteko orekarik onena bilatzen dugu instalazio fotovoltaiko optimizatuen bidez; horretarako, tresna informatiko aurreratuak erabiltzen ditugu.
  • Proiektuaren diseinu integrala: Ekipamendua, ainguraketa-metodoak, materialak, segurtasuna eta eguzki-plaken etorkizuneko mantentze-lanak modurik onenean antolatzen ditugu.
  • Baimen eta dirulaguntzen kudeaketa: Geu arduratuko gara baimenak lortzeko, eguzki-paneletarako dirulaguntzak eskuratzeko eta instalazioa legeztatzeko behar den dokumentazioa prestatzeaz, prozesu konplexua baita.
  • Egikaritze profesionala: Eskarmentu handiko muntatzaileek instalatuko dute zure proiektua, eta mundu osoan izen ona duten berme kontrastatuko fabrikatzaileen eguzki-panel fotovoltaikoak erabiliko ditugu.
  • Mantentze-lanak eta monitorizazioa: Zurekin izango gara zure instalazio fotovoltaikoaren balio-bizitza osoan; monitorizazio-planak eta eguzki-panelen mantentze-lanak eskainiko dizkizugu, efizientzia eta aurrezkia maximizatzeko.
  • Neurrirako finantzaketa: Behar baduzu, autokontsumo fotovoltaikoko proiektua gauzatzeko modurik onena bilatuko dugu zurekin batera.
  • Mundu mailako punta-puntako markekin egiten dugu lan: JA Solar, Longi Solar, Trina Solar, Canadian Solar, Ingeteam, Huawei, Solis, Sungrow, SMA, Fronius, etab.

SISTEMA AURRERATUAK ETA PROFESIONAL KONTRASTATUAK

Erabiltzen hasteko prest dauden kalitate goreneko proiektu fotovoltaikoak eskaintzeko, ezinbestekoa da diziplina ugari menderatzea eta eskarmentu handia izatea eguzki-panelak instalatzen Gipuzkoan, Bizkaian, Nafarroan eta estatu osoan. Hauek eskaintzen ditu gure lantaldeak:

  • Esperientzia profesionala: Eguzki-energiaren eta autokontsumo fotovoltaikoaren arloetan 15 urtetik gorako esperientzia duten ingeniariek landutako proiektuak.
  • Proiektuaren ikuspegi orokorra: Alderdi fotovoltaikoa aztertzeaz gainera, hari lotutako kargak eta instalazio fotovoltaikoen efizientzia optimizatzeko egin daitezkeen hobekuntzak ere aztertzen ditugu.
  • Ikerketa-tresna aurreratuak: Softwarerik aurreratuena erabiltzen dugu kontsumoak, eguzki-sorkuntza, itzalak eta eguzki-panel fotovoltaikoen errendimendua ebaluatzeko.
  • Zaintza eta monitorizazioa: Funtzionamendua urteko 365 egunetako 24 orduetan gainbegiratzen duen sistema bat eta berehala esku hartzen duen mantentze-lanetako ekipo bat ditugu.
  • Aholkularitza integrala: Gure aditu-taldeak aholku emango dizu alderdi tekniko, legezko eta finantzarioei buruz, eguzki-panelak instalatu aurretik, instalatzeko prozesuan eta instalatu ondoren.

MOTA GUZTIETAKO INSTALAZIO FOTOVOLTAIKOAK

Industria- eta etxebizitza-sektoreetarako, hirugarren sektorerako eta sektore publikorako instalazio fotovoltaiko txiki eta ertainetan adituak gara. Hona hemen egiten ditugun instalazio-mota nabarmenenetariko batzuk:

  • Autokontsumorako instalazioak: energia metatzen dutenak eta metatzen ez dutenak; autokontsumoa soberakin eta guzti edo autokontsumoa soberakinik gabe, konpentsazioarekin.
  • Autokontsumo partekatuko instalazioak, soberakin eta guzti edo soberakinik gabe.
  • Instalazio isolatu fotovoltaikoak, sare elektrikorako konexiorik gabeak.
  • Ibilgailu elektrikoak kargatzeko puntuak dituzten eguzki-markesinak.
  • Kanpoalderako argiztapen autonomoa eta efizientea duten eguzki-farolak

Instalazio motak

Tejados municipales, frontones, polideportivos…
Udal-teilatuak, pilotalekuak, kiroldegiak……
Tejados en sector servicios
Zerbitzu-sektoreko teilatuak
Marquesina solar + punto de recarga
Eguzki-markesina + kargatze-puntua
Vivienda + acumulación + punto de recarga
Etxebizitza + metatzea + kargatze-puntua
Instalación en terreno
Lursailean instalatzea
Instalaciones aisladas
Instalazio bakartuak
Farolas solares
Eguzki-farolak
Sector agrícola y ganadero
Nekazaritza- eta abeltzaintza-sektorea
Tejados industriales
Industriako teilatuak

Proiektuak